lunes, 16 de febrero de 2009

Goikobalu Gazte eta Txikik afari-jaialdia


Goikobaluko haur eta gazteok otsailaren 20an Alkartu elkartean jai giroan ospatuko dugu Errenterian jasotako urrezko garaikurra.
Afari ostean urtero bezala, sari zozketa izango da eta animatuenak kantu eta dantzaz amaituko dugu ospakizuna.

viernes, 19 de diciembre de 2008

Goikobaluk kantuz beteko du Santiago-bidea

Goikobaluko lagunek ez dute Santiago-bidea oinez edo bizikletaz egingo. Baina noizbehinka Arrasatetik irtengo dira, eta Santiago-bidean dauden herri eta hiri batzuetan kontzertuak emango dituzte.Lehen errezitaldia Aurizberrin (Nafarroa) eskainiko dute, Orreaga ondoko herrixka batean. Otsailaren 14an Goikobaluko 40 bat lagunek mezetan ohikoak diren kantuak abestuko dituzte, Aurizberriko parrokian.Liturgia horretan parte hartuko du ere bertako abesbatzak. Ekitaldiaren ostean, bi abesbatzetako lagunek elkarrekin afalduko dute, eta arrasatearrak biharamunean itzuliko zaizkigu.Bide batez, aipatu behar da Aurizberriko abesbatzakoak Arrasaten izango ditugula martxo aldean, elkartruke esperientzia honi esker.Aurizberriko kontzertua jakobear bideko lehenbizikoa izango da, eta ondoren ailegatuko dira Iruñea, Gares eta Vianakoak. Oraindik ez dago data zehaztuta hiru emanaldi horietarako, baina Goikobaluk Nafarroako Abesbatzen Federazioaren laguntza izango du.

Juan Antonio Barriocanalek, Goikobaluko lehendakariak, adierazi digu proiektuaren asmoa dela “bi urte barru Santiagoraino ailegatzea, hainbat herri eta hiritan abestu ondoren”.Proiektu horrez gain, Goikobaluk Mozart-en Requiema abestuko du Arrasateko Udaberri Hamabostaldian, eta ekainaren hasieran “Carmina Burana” Elgoibarren.Abesbatzako Zuzendaritzaren asmoetako bat da Andaluzian astebeteko bira bat egitea, Sanjoanetako aste berean, duela bi urteko esperientzia positibotzat jotzen dute-eta. Hala ere, oraindik ezin dute ziurtatu bira hau egingo duten ala ez.